Erripagañako Udal arteko Kontseilua. Martxoak 12

Hemen duzue azken udal arteko kontseiluaren laburpena.

“Joan den martxoaren 12an, astelehena, segimendu-bilera egin zuten Kontseiluak eta Erripagaña auzoko elkarteen sareak. Zehazki, udaletako ordezkariak joan ziren udalarteko kontseiluaren partetik (Iruña, Burlata, Eguesibar eta Uharte), Erripagañko auzo elkartea, Power Race klub ziklista eta, Kontseiluak gonbidatuta, Iruñerriko Mankomunitateko ordezkari bat. Gai Nagusiak: auzo elkarteak 2018ko jaietako behin-behineko programa, auzo lokaleko obren egoera, ibilgailuen abiadura kontrolatzeko beharra, aintzira ondoko pipikanaren egokitzapena, hiri-autobus lineetan aldaketak egiteko proposamena, eta auzoko goi parteko argiteria aztertzeko premia”.

Ohar osoa irakurtzeko:

> KONTSEILUAREN INFORMAZIO-OHARRA 2018-03-12