Erripagaña Urban Trail

Hilabete bat falta da Erripagaña Urban Trail lasterketaren hirugarren ediziorako. Hiri barruko trail-lasterketa da, ingurune ezberdin, gogor eta zorrotzean, eta lasterkaria bere igoeretan nabarituko du ikusleen beroa. Eta hirugarren urte honetan berrikuntza bat dago. Run 19k ERRIPAGAÑAko AUZO ELKARTEARI eman dio lekukoa lasterketa antolatzeko. Beraz, ilusio itzelarekin ari gara lanean, karrera honek lasterkarietan eta publikoan hazten jarrai dezan, pixkanaka.

Horretarako, bi asteren buruan, gure webgunean(www.erripagainaurbantrail.com) irekiko ditugu inskripzioak, bi distantzietako batean izena eman ahal izateko. Luzeak 13K eta 600 metroko desnibel positiboa ditu, eta goizeko 11etan hasiko da Burlatako ur-biltegitik. Aurten ere KLUBEN TXAPELKETA egingo da. Gutxienez hiru korrikalari beharko dira klub bakoitzean urdaiazpiko baten saria eskuratu ahal izateko. Izena emateko prezioa 14 euro izanen da. Eta bigarren lasterketak 6k eta 300 metroko desnibel positiboa ditu, eta 11:15ean hasiko da; izena ematea 10 eurokoa izango da.


Eta, bigarren urtez, “BEROALDIA” itzuli da, lasterketaren aurretik di-da batean berotzeko modu bat. Iaz, ausart gutxi batzuk ausartu ziren hau egitera. 400 metroko distantzia du, Burlatako zubi zaharraren eta biltegiaren gainaren artean, 50 metroko desnibel positiboa eta belardi eta hormigoizko arrapala bat, %30eko malda izatera ailegatzen dena. Banakako kronoeskalada-proba hori 10:30ean izango da, eta lasterkariak banan-banan aterako dira, parte-hartzaileen kopuruaren arabera ezarriko den denbora-tarte batekin.

Lehenengo saria jasotzeaz gain, bi kategorietako irabazleek urdaiazpiko bana eskuratuko dute, Iosu Galvezek gizonezkoen kategorian jarritako 1:35,07 eta Enara Oronoz emakumezkoen kategorian jarritako 2:00,77 markak hobetzen badute.
Erripagaña Urban Trail-en parte hartzen duten guztiek doan izango dute inskripzioa “BEROALDIA”n, eta izena ematen dutenean proba horretan parte hartzen duten ala ez markatu beharko dute.

Geroagoko lasterketetan parte hartu nahi ez eta “BEROALDIA”n bakarrik parte hartu nahi duten lasterkariek 3 euro ordaindu beharko dituzte izena emateko. Beno, laster karrerari buruzko informazio gehiago emango dugu. Abenduaren 6an ikusiko dugu elkar

ALDAPAN GORA ALDAPAN BEHERA!